XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kurduek ere Aberri Eguna

Kurduek heuren aberri eguna ospatzen dute, euskaldunok eta beste hainbat herrik legez, errepresioaren pean.

Kurduen aberri eguna Martxoaren hogeita batean izan ohi da.

Geure egunetatik ez hain urrun, ikusten denez.

Egun horretan bazkari berezi tradizionala eta jaia egiten ei dute Kurdistan aldean.

Ea da folklorea, aldiz, irazkin honen zergatikoa, hurrengo beste hau baino.

Ihazko martxoaren hogeitabatean sortu dela ERNK (Kurdistanen Askapenerako Fronte Nazionala) delako erakundea.

Fronte honek borroka armatuan dihardu Turkia aldeko Kurdistanen eta dagoenerako hainbat ekintz armatu burutu du.

Argiak jakitea izan duenez, hastear dugun udaberri honetatik aurrera ugaritu egingo ei dira hango borrokarekiko berriak nazioarteko prentsan gogorki eustekotan dagoz eta.